Helburuak

  • Tokiko elikadura-sistema baterantz aurrera egin (ekoizpenetik hasi eta kontsumoraino), bertan bizi diren herritarrek inguruko baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

  • Herritarrak sentsibilizatu elikatzeak eta elikadura-sistemak dituen inplikazioen inguruan, maila pertsonalean, sozialean eta ingurumenekoan.

  • Elikaduraren gobernantza-mekanismoak mantendu eta sendotu, tokiko politikak hauekin biziko diren pertsonek elkarlanean eraiki ahal izan ditzaten.

  • Elikadura-katea osatzen duten eragileen arteko aliantzak sortu.

  • Sortutako aberastasuna lurraldean bertan gera dadila, bertako biztanleek bertan errotuta jarrai dezaten eta beste leku batzuetara joan beharrik izan ez dezaten.

  • Tokiko produkzio-sektorea eta sektore elaboratzailea artikulatzen lagundu, haien produktuak merkaturatzea errazteko eta lan-baldintzak duintzeko.

  • Gertuko elikagaien presentzia sustatu landa-inguruneko tokiko saltokietan: gertuko merkataritza, HORECA kanala…, negozio-aukera eta -ildo gisa.

  • Tokian tokiko ekitaldietan eta ospakizunetan gertuko elikagaien erosketa publikoa sustatu.

Babes-ekosistema:

Hasiera batean, Cederna Garalur Elkarteak bultzatu zuen “Jakiak ehuntzen” proiektua, Iratiko HHSen Mankomunitatearekin, Zangozako Mankomunitatearekin, Auñamendiko ZSen Mankomunitatearekin, Ezka Zaraitzuko HHSen Mankomunitatearekin, Erronkariko eta Aezkoako Batzarrekin, lurraldeko hogei udalekin eta Arterra Bizimodu Elkartearekin lankidetzan.

Lagun egitea:

Halaber, Entretantos Fundazioaren eta Giasat Partzuergoaren laguntza du hasiera-hasieratik.

Babesa eta finantzaketa:

Daniel & Nina Carasso Fundazioaren laguntza izan du, Lurraldekako Elikadura Sistementzako laguntzen (ESL) eta La Caixa eta Nafarroako Kutxa Fundazioen laguntzen bidez, ‘Innovalocal’ eta ‘Innovarural’ programen bidez.

Tokiko aliatuak:

Elikadura-sistemari lotutako hainbat eragileren babesa du: ekoizleak, gertuko tokiko merkataritza, kontsumo-taldeak, elkarteak, tokiko administrazioak.

Gaur egun, 22 udalek babesa eta jakin-nahia agertu dute ekimen hau garatzen jarraitzeko: Erroibar, Orreaga, Luzaide, Jaurrieta, Espartza Zaraitzu, Ustarroz, Izaba, Erronkari, Garde, Burgi, Romanzadue, Lizoainibar-Arriasgoiti, Urrotz, Longida, Irunberri, Artzibar, Agoitz, Ledea, Oibar, Lerga, Gabarderal, Zangoza.