“Jakiak ehuntzen” proiektuko hamahiru ekoizlek bat egin dute Pirinio, Aurrepirinio eta Zangozako eskualdeetako produktuekin osatutako Gabonetako saskiak eskaintzeko. Hala, bertako produktuaren kalitatea ezagutarazi nahi izan dute, hurbileko elikagaiak dastatzera gonbidatuz eta, horrela, herrietan enplegua eta bizitza bultzatuz.
Ekimenak oso harrera ona izan du; izan ere, 118 saski enkargatu dituzte hainbat herritarrek, saltokik, ostalaritza establezimenduk, Erroibarko eta Oibarko udalek, Otsagabiako zahar-egoitzak, Arterrako kontsumo taldeak eta Erroko elkarteak. Gehienak norberak kontsumitzeko edo oparitzeko erosi dituzte, baina zozketarako zazpi ere eskatu dira. Tipologiari dagokionez, 46 saski handi, 58 txiki eta 14 produktu fresko merkaturatu dira.
Saskien produktuen zerrenda zabala da: marmeladak, ardoa, biotisanak, mantekadoak, galletak, pastak, bizkotxoa, gazta, jogurta, txistorra, txitxirioak, patea, arrautza eta garagardoa. Parte hartuko duten enpresen zerrenda honako hauek osatzen dute: Aranalde gozogintza (Ezkaroze), Xorta garagardoa (Burgi), Bordaxaki haragia eta hestebeteak (Otsagabia), Txarpa marmeladak (Erronkari), Lakabeko okindegia (Lakabe), Pirineki esnekiak (Aurizberri), Kaiolar gaztak (Otsagabia), El Hada de Izaga gozogintza (Artaitz), Mendiko upategia (Oibar), Gukalde marmeladak eta kontserbak (Artieda), Aristu upategiak (Irunberri), Irulegi arrautzak (Idoate) eta Josenea infusioak (Irunberri).
Kasu batzuetan, ekoizleak berak prestatzeko eta banatzeko antolatu dira, eta beste batzuetan, Jakiak Ehuntzen ekimenaren banaketa bateratuak aprobetxatzen ari dira saskian bertaratzeko.