1 de apirila de 2025

Tokiko produktuen banaketa-sarea ehuntzen jarraitzen dugu

Banaketa bateratuaren proiektu pilotuak aurrera jarraitzen du, urrats irmoz, Caja Navarra Fundazioaren eta la Caixa Fundazioaren Innova Programaren laguntzarekin. Pirinio, Aurrepirinio eta Zangozako eskualdeetako hainbat ekoizle eta egilek hamabostean behin bertako elikagaien eskaintza bateratua egiten diete inguruko saltoki txikiei, turismo establezimenduei eta kontsumo taldeei.

Hamabostean behin eskaerak jaso eta banaketa bateratuak egiten dituzte. Hauek dira hurrengo banaketa egunak:

BANAKETA DATAK ESKAERAK EGITEKO EGUNAK
Apirilak 10 Martxoaren 31tik apirilaren 3ra
Apirilak 24 Apirilaren 14tik 17ra
Maiatzak 8 Apirilaren 28tik maiatzaren 1era
Maiatzak 22 Maiatzaren 12tik 15era
Ekainak 5 Maiatzaren 26tik 29ra
Ekainak 19 Ekainaren 9tik 12ra

 

Proiektua zabalik dago Merindadeko ekoizleentzat, saltokientzat eta turismo eta ostalaritza establezimenduentzat.

Bilatu bertako elikagaiak tokiko saltokietan
Bertako produktuak kontsumitu nahi badituzu, hurbildu zaitez tokiko saltoki eta establezimenduetara:

  • Mari Cruz Nekazalturismoa (Hiriberri-Artzibar)
  • Azokodenda (Urdirotz)
  • La Tienda de Sandra (Burgi)
  • Udako (Izaba)
  • Jarra harategia (Izaba)
  • Erletxo (Otsagabia)
  • Coviran (Otsagabia)
  • A Mano janari-denda (Erronkari)
  • Aranalde okindegia (Ezkaroz)
  • Unide (Irunberri)
  • Kome eta Kalla (Zangoza)
  • Punto Eko (Zangoza)
  • Salud y Belleza (Agoitz)
  • Migueliz harategia (Agoitz)
  • Baratze jatetxea (Aurizberri)
  • Urrobiko kanpina (Aurizberri)

Halaber, hainbat kontsumo-taldek egin ohi dituzte elikagai-eskaerak:

  • Arterra (Artieda)
  • Janaske (Espartza Zaraitzu)
  • Andurra (Zangoza)
  • Andurra (Narduera)
  • Zuberrieta (Ustarrozen)