‘Jakiak ehuntzen’ proiektuaren ordezkariek Unoconcino Elikadura Jasangarriaren Topaketetan parte hartuko dute aste honetan, Daniel & Nina Carasso Fundazioak bultzatuta. Bigarren topaketa ekainaren 27an izanen da, online eta aurrez aurre, Madrilen. Elikadura-sistema bidezkoago eta ekologikoago bateranzko bidean dauden erronka nagusiak jorratuko ditu, elikagai-sektoreko 40 aditu baino gehiagoren eskutik.
Pertsona horiek beren ezagutzak emanen dituzte erronkei buruz hausnartzeko eta Espainian elikadura-sistema jasangarri bat eraikitzea ahalbidetuko duten irtenbideak proposatzeko. Jardunaldian, elikadura-trantsiziorako funtsezkoak diren gaiak jorratuko dira, besteak beste: nekazaritza ekologikorako eta bidezko baterako trantsizioa, belaunaldien erreleboa eta elikadura-katearen funtzionamendua. Horiez gain, trantsizio hori modu eraginkorrean gauzatzeko beharrezkoak diren tresnak aztertuko dira, eta politika publikoei, berrikuntzari, inpaktu-inbertsioari eta komunikazioari buruz eztabaidatuko da.
Programak elikadura-sektoreko profesionalek osatutako zortzi mahai-inguru proposatzen ditu. Profesional horiek balio-katearen maila desberdinetatik datoz: arlo publikoa, ekimen pribatua edo gizarte-ekonomia solidarioa.
Chef 2030 sareak, eskoletan, ospitaleetan eta egoitzetan elikagai freskoekin egindako menu jasangarriak sustatzen dituzten kolektibitateetako sukaldariek osatutakoak, prestatuko du bazkaria. Bestalde, Carla Boserman eta Miranda Pérez-Hita artistek errezeta gisako errelatorio bat eginen dute jardunaldian zehar eskuratuko dituzten osagaiekin, topaketan proiektatuko den pieza digital bat egiteko.
Informazio gehiago hemen: https://unoconcinco.org